CHAT:

2007/10/09

BARREAREN TERAPIA

Barre egitea osasunarentzako oso onuragarria da, izan ere, energia kaltegarria askatu egiten da mina arinduz.

Umeek barre egiteko hainbat jarduera burutu ditzakegu: gorputz adierazpena, jolasa, dantza, arnaste-ariketak, masajea…

Barre terapiaren bitartez lortzen ditugun eraginak oso ezberdinak izan daitezke baina orain bakarrik umeengan izan dezakeen eraginak aipatuko ditugu. Hala nola; oxigenazioa (biriketan aire gehiago sartuz eta larruazala hobeki oxigenatuz), lo egiten laguntzen duela (irri-karkarek sortarazten duten neke osasuntsuak insomnioa uxatzen du) kanporatzea (irriaren bitartez, pertsonak emozioak eta sentimenduak kanporaraztu egiten baititu)...
Gai honi buruz informazio gehiago ikusi nahi izanez gero, bisitatu dezakezue hurrengo web orria; http://revista.consumer.es/web/eu/20051101/interiormente/ bertan agertzen den barre terapiaren artikulu interesgarria irakurtzeko.