CHAT:

2007/10/02

HAUR TERAPIAK


HAURREN AUTOESTIMARAKO TERAPIAK:

Azken hamarkadetan musikoterapia, igeriketa, barrearen terapia eta bestelako terapiek izugarrizko bultzada izan dute. Haurrentzako oso garrantzitsuak izan daitezke, izan ere, gaixotasunak sendatzen dituzten terapiak izateaz aparte, haurren autoestimarako oso positiboak izan ahal direlako.

Blog honetan terapia hauei buruzko informazioa irakurtzeko aukera izango duzue, baita gaixotasunak sendatzeko beste terapia batzuei buruzkoa (hala nola, delfinena, zaldiena, terapia neurala, lore esentziarena…).

Hona hemen musikoterapiari buruzko hainbat datu:
Haurretan musikoterapiak autoestimaren garapenaren motibazio gisa joka dezake, autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko duen segurtasun handia lortzeko. Erritmoa, funtsezko ezaugarri dinamiko eta ahaltsua musikan, mugimendu kontrolatuak sustatzen dituzten prozesu psikomotoreen kinaden orientatzailea da.

Musika zuzeneko artea da, belarritik sartu eta bihotzera ailegatzen dena. Magdalena Martínez, Musikari Espainiarra.