CHAT:

2008/01/08

BLOG ARAZOAK:

Bloggean agertzen diren elementu batzuk (batez ere, ezkerreko zutabearen elementuak) ordenagailu batzuetan ez dira ikusten. Alde batetik, arazo hori izan ahal dezakezuenez hobe da Mozilla Firefox zerbitzailea erabiltzea. Bestalde, berriak hobeto Internet Explorerekin irakurri, Slidesharetik eta beste web orrialdetatik hartutako aurkezpenak bestela ez direlako ikusiko.

2007/12/19

ERLAXAZIOAREN GARRANTZIA HAURRENGAN:

Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.

Haurrekin erlaxazioa lantzean arnasketa lantzea ere gomendatzen da.

Hona hemen erlaxazioa hasi aurretik kontutan hartu beharreko gomendioak:
- Leku lasai bat aurkitu behar dugu
- Haurrak gorantz etzanda eta begiak itxita jartzea komenigarriena izango litzateke.
- Arnasketa sakon eta lasaia mantentzen saiatuko gara sudurretik arnasa hartuz eta ahotik bota eginez (hauxe zaila izango da haurrak baitira).

Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatu.

Erlaxazioaz arnasketaren erritmoa lantzea oso garrantzitsua da eta hauxe eragin zuzena izango du haurren loaldian. Web orri honetan agertzen den artikulua nahiko interesgarria izan ahal da, loaldiaren inguruko informazioa irakurri nahi izanez gero:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=8732&hitza=lo

2007/12/16

MUSIKA EZBERDINAK:

Haurrak erlaxatu daitezen hainbat musika ezberdin erabili ditzakegu. Hala nola, musika klasikoa, chillout, musika zelta... Hona hemen http://www.odeo.com/ web orrialdean aurkitutako musika zeltaren adibidea:



powered by ODEO

Dena den, web orrialde horretan musika gehiago badago edo bestela http://www.euroresidentes.com/Musica_relajante/Musica_relajante.htm bisitatu dezakezue bertan ere musika baita soinu lasaigarriak (itsasoko olatuak...) entzuteko aukera izango duzuelakoan.
.

2007/12/13

MASKOTAK:


Alde batetik, txakur edota katu bat izatean haurrek bere errespontzabilitateak, adierazpena, trebetasun sozialak garatzen dituzte.

Dena den, garapen hau aurrera joan dadin gurasoek izugarrizko lana egin behar dute. Garapena ez da automatikoki gertatzen, eta ondorioz, gurasoek errespontzabilitate eta adierazpen jarrerak sustatu egin behar dituzte.

Bestalde, haurrek ere ikasten dute animalia maitatzen. Beraz, afektua pasiboki jasotzeaz aparte beraiek ere ikasten dute afektua ematen.

Informazio gehiago irakurri nahi baduzue bisitatu hurrengo web orriak:

2007/12/10

ANIMALIEKIN JOLASTUZ, SENTIMENDUAK ADIERAZIZ:

Batzutan haurrek esan dugun bezala animaliekin bere sentimenduak adierazteko eta kanporatzeko erraztasun handiagoa izan ohi dute pertsonekin baino. Hona hemen nik grabatutako bideo bat, non haur bat bere txakurrarekin jolasten agertzen den eta hurrengo web orrian aurkitu dezakezuena: http://www.youtube.com/profile?user=cynthiassss


2007/12/02

MARRAZTEA:


Haurrak bere sentimenduak adierazteko modu dibertigarria marraztea izan daiteke.


Horretarako garrantzitsua da bere eskutara margoak, arkatzak... eta bestelako materiala jartzea. Gainera guk irakasleak bezala haurrak izan dezaketen arazoren bat detektatzeko bidea marraztearen jarduera izan ahal dugu.

Hona hemen neska batek egindako marrazki bat.


Nire argazki gehiago ikusi nahi izanez gero bisitatu dezakezue Flickr web orrian hurrengo helbidea: http://www.flickr.com/photos/cynthiassss/

2007/11/23

IPUINAK:

Umeen irudimena garatu behar dugu eta ipuina oso jarduera baliagarria izan daiteke. Gainera, ipuinak Power-point baten bidez aurkezten badizkiegu haurrak asko poztu ahal dira, ipuinak kontatzeko era tradizionalarekin apurtzen dugulako.

Hona hemen, Ruth bengoechea, Ziortza Zumeta eta hirurok egindako ipuina, http://www.slideshare.net/cynthiassss/ aurki dezakezuena:

2007/11/20

MUSIKA-JARDUERAK:

Power-point hau adibide bat baino ez da baina edozein power-pointa erabili dezakegu musika jartzeko eta haurrak lasaitzeko: http://www.slideshare.net/ web orrian askotarikoak daude.

Loreak agertzen den Power-Point hau umeekin ikusten badugu bitartean esan bezala musika jarri dezakegu

2007/11/18

HAINBAT ESALDI:

Haurrek pentsatzeko, izateko eta sentitzeko berezko modua dute, ez dago zerbait okerragorik gure erak inposatzea baino.
Rousseau

Haurrei ematen zaiena izango da hauek gizarteari emango diotena.
Menninger, Psikiatra Estatubatuarra
Adiskidetasuna bi gorputzetan dagoen arima da, ariman dagoen bihotz bakarra.
Aristóteles.
Ikusten dituzu gauzak eta esaten duzu: Zergatik? Nik amesten dut inoiz izan ez diren gauzak eta esaten dut, Zergatik ez?
George Bernard Shaw, (1856-1950) Irlandar idazlea.
Etorkizuna ametsen edertasunan sinesten duten pertsonena da.
Eleanor Roosvelt, Eskubide Sozialen defendatzailea.
Bizitzaren arazo handiena etorkizunaren itxaropena eta gaurko egunaren galera da.
Séneca, filosofo latinoa.
Zoriontasuna barneko gauza da, ez kanpokoa. Ondorioz, zoriontasuna ez dago daukagunaren menpe, garenaren araberakoa baita.
Henry Van Dyke, idazle estatubatuarra
Haurrak onak egiteko modu hoberena, hauek zoriontsuak egitearena da.
Oscar Wilde, Idazle Irlandarra
Musika bizitzaren bihotza da. Maitasuna beratik hitz egiten du eta bera gabe ez dago ontsa egiterik eta berarekin dena ederra da.
Fran Liszt, Pianista eta Musikagile Austriakoa, jatorri Hungaroaz.


2007/11/13

KUMATXUA BLOGA

Hiart Cabrerak Blog honetan loaldiaren garrantziaz hitz egiten du. Beraz, umeen garapenean izugarrizko garrantzia duen faktoreaz, beste terapien osagarria dena.



http://kumatxua.blogspot.com/

2007/11/12

BLOGA: MUSIKA HAUR HEZKUNTZAN

Lehenengo artikuluan esandakoa kontutan hartuz haur hezkuntzan musikak izugarrizko garrantzia jokatzen du haurren autoestima lantzeko, hona hemen informazio gehiago:

http://haurrak-musika.blogspot.com/

2007/11/11

ZALDITERAPIAREN ONURAK:

Haur elbarri eta autistentzat zalditerapia oso onuragarria da.

Haurrek zaldi baten gainean normalean izaten ez duten segurtasuna eta bakea lortzen dute. Zaldiarekin duten kontaktu zuzena muskulo eta zentzumenak eragiten ditu eta eta haurraren egoera fisiko eta psikikoa hobetzeko funtsezkoa da. Alde batetik, terapia mota honetan langile kualifikatuak izatea behar-beharrezkoa da, horiek izango baitira egokitutako programa zehaztuko dutenak. Bestalde, erabiliko diren zaldiak ongi trebatutako animali otzan eta esanekoak izango dira.


Informazio gehiago irakurtzeko gazteleraz dagoen hurrengo web orri interesgarria bisitatu dezakezue: http://www.elgalope.com/hipoterapia.html

2007/10/17

TXIRIBUELTA BLOGA:

Sara Lopezek bere blogan azaltzen du nola Psikomotrizitatearekin mugimendua lantzen dugun. Blogaren helbidea hurrengokoa da:

2007/10/14

ZALDITERAPIA SAIOA:


Bideo honetan aurrera eramandako hipoterapia saio bat ikus dezakegu:
http://es.youtube.com/watch?v=cPHzjNV5Mas

IGERI EGITEAREN JARDUERA

Igeriketa haurrentzat oso positiboa eta konpletoa den jarduera dugu, igeri egiteraren onurak asko direlarik. Nik garrantzitsuenak aipatuko ditut, hala nola, garapen psikomotorra errazten duela, gaitasun fisikoen hobekuntza orokorra, hezurren osaketan laguntzen duela, bihotz arnas aparatuaren hobekuntza, gaitasun intelektuala sustatzen dela (batzuren ustez).
Informazio gehiago irakurtzeko hurrengo web orrialdea bisitatu dezakezue:http://www.bergara.net/Udala/Antolaketa/Ongizatea/aldizkari/alea9.pdf

2007/10/09

BARREAREN TERAPIA

Barre egitea osasunarentzako oso onuragarria da, izan ere, energia kaltegarria askatu egiten da mina arinduz.

Umeek barre egiteko hainbat jarduera burutu ditzakegu: gorputz adierazpena, jolasa, dantza, arnaste-ariketak, masajea…

Barre terapiaren bitartez lortzen ditugun eraginak oso ezberdinak izan daitezke baina orain bakarrik umeengan izan dezakeen eraginak aipatuko ditugu. Hala nola; oxigenazioa (biriketan aire gehiago sartuz eta larruazala hobeki oxigenatuz), lo egiten laguntzen duela (irri-karkarek sortarazten duten neke osasuntsuak insomnioa uxatzen du) kanporatzea (irriaren bitartez, pertsonak emozioak eta sentimenduak kanporaraztu egiten baititu)...
Gai honi buruz informazio gehiago ikusi nahi izanez gero, bisitatu dezakezue hurrengo web orria; http://revista.consumer.es/web/eu/20051101/interiormente/ bertan agertzen den barre terapiaren artikulu interesgarria irakurtzeko.

2007/10/02

HAUR TERAPIAK


HAURREN AUTOESTIMARAKO TERAPIAK:

Azken hamarkadetan musikoterapia, igeriketa, barrearen terapia eta bestelako terapiek izugarrizko bultzada izan dute. Haurrentzako oso garrantzitsuak izan daitezke, izan ere, gaixotasunak sendatzen dituzten terapiak izateaz aparte, haurren autoestimarako oso positiboak izan ahal direlako.

Blog honetan terapia hauei buruzko informazioa irakurtzeko aukera izango duzue, baita gaixotasunak sendatzeko beste terapia batzuei buruzkoa (hala nola, delfinena, zaldiena, terapia neurala, lore esentziarena…).

Hona hemen musikoterapiari buruzko hainbat datu:
Haurretan musikoterapiak autoestimaren garapenaren motibazio gisa joka dezake, autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko duen segurtasun handia lortzeko. Erritmoa, funtsezko ezaugarri dinamiko eta ahaltsua musikan, mugimendu kontrolatuak sustatzen dituzten prozesu psikomotoreen kinaden orientatzailea da.

Musika zuzeneko artea da, belarritik sartu eta bihotzera ailegatzen dena. Magdalena Martínez, Musikari Espainiarra.