CHAT:

2007/12/19

ERLAXAZIOAREN GARRANTZIA HAURRENGAN:

Erlaxatzea gorputz osoko tentsioak askatzea litzake. Ez bakarrik giharretako tonua gutxitzea baizik eta buruko tentsioak libre uztea ere.

Haurrekin erlaxazioa lantzean arnasketa lantzea ere gomendatzen da.

Hona hemen erlaxazioa hasi aurretik kontutan hartu beharreko gomendioak:
- Leku lasai bat aurkitu behar dugu
- Haurrak gorantz etzanda eta begiak itxita jartzea komenigarriena izango litzateke.
- Arnasketa sakon eta lasaia mantentzen saiatuko gara sudurretik arnasa hartuz eta ahotik bota eginez (hauxe zaila izango da haurrak baitira).

Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatu.

Erlaxazioaz arnasketaren erritmoa lantzea oso garrantzitsua da eta hauxe eragin zuzena izango du haurren loaldian. Web orri honetan agertzen den artikulua nahiko interesgarria izan ahal da, loaldiaren inguruko informazioa irakurri nahi izanez gero:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=8732&hitza=lo

2007/12/16

MUSIKA EZBERDINAK:

Haurrak erlaxatu daitezen hainbat musika ezberdin erabili ditzakegu. Hala nola, musika klasikoa, chillout, musika zelta... Hona hemen http://www.odeo.com/ web orrialdean aurkitutako musika zeltaren adibidea:



powered by ODEO

Dena den, web orrialde horretan musika gehiago badago edo bestela http://www.euroresidentes.com/Musica_relajante/Musica_relajante.htm bisitatu dezakezue bertan ere musika baita soinu lasaigarriak (itsasoko olatuak...) entzuteko aukera izango duzuelakoan.
.

2007/12/13

MASKOTAK:


Alde batetik, txakur edota katu bat izatean haurrek bere errespontzabilitateak, adierazpena, trebetasun sozialak garatzen dituzte.

Dena den, garapen hau aurrera joan dadin gurasoek izugarrizko lana egin behar dute. Garapena ez da automatikoki gertatzen, eta ondorioz, gurasoek errespontzabilitate eta adierazpen jarrerak sustatu egin behar dituzte.

Bestalde, haurrek ere ikasten dute animalia maitatzen. Beraz, afektua pasiboki jasotzeaz aparte beraiek ere ikasten dute afektua ematen.

Informazio gehiago irakurri nahi baduzue bisitatu hurrengo web orriak:

2007/12/10

ANIMALIEKIN JOLASTUZ, SENTIMENDUAK ADIERAZIZ:

Batzutan haurrek esan dugun bezala animaliekin bere sentimenduak adierazteko eta kanporatzeko erraztasun handiagoa izan ohi dute pertsonekin baino. Hona hemen nik grabatutako bideo bat, non haur bat bere txakurrarekin jolasten agertzen den eta hurrengo web orrian aurkitu dezakezuena: http://www.youtube.com/profile?user=cynthiassss


2007/12/02

MARRAZTEA:


Haurrak bere sentimenduak adierazteko modu dibertigarria marraztea izan daiteke.


Horretarako garrantzitsua da bere eskutara margoak, arkatzak... eta bestelako materiala jartzea. Gainera guk irakasleak bezala haurrak izan dezaketen arazoren bat detektatzeko bidea marraztearen jarduera izan ahal dugu.

Hona hemen neska batek egindako marrazki bat.


Nire argazki gehiago ikusi nahi izanez gero bisitatu dezakezue Flickr web orrian hurrengo helbidea: http://www.flickr.com/photos/cynthiassss/